XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.525.- Gizon on biren erabagia.

Esan zeinkean 1.525 urtea ondo asi zala erri bien alkartasunerako.

Urte orretan, Urtarrilla'ren 21'n, gizon on biren agiria zabaldu zan.

Erri biak izentatutako gizon bi oneik, Peru Ibañez Goitiniz, Mutriku'n bizi zana eta Joan Urtiz Zabala, gernikarra, ziran.

Gora-bera guztiak ikusi, aztertu, batari entzun eta besteari bardin egin ondoren, biak batean argi eta zeatz au esan eben: Salatari ebiltzan edo asarre agertu ziran gizonak esan eta agertutakoak ez zirala ziurrak eta kontuan eukitekoak.

Au da, Lekoia'ko Iñigo'k berriatuarren aurka esanak ez zirala bete-betean egiak, ez eta Gardotza'ko Joan'ek ondarrutarren aurka esanak be.

Oituretatik ikusi eta igarten zanez, argi esan bear zala.

Zubia, jaubetasun osoan, Ondarroa'rena zala, eurak Kurutzea baiño gorago ipiñita euken muga arrirarte.

Eta andik gora, Berriatua'rena.

Bardin, zubi orren azpitik igaroten zan ibai edo errekaren oia, bai mare-gorakuan nai berakuan, urak ikututen eban arteko guztian, Ondarroarena zala.

Eta ibai edo kanal orren jaubetasuna, Errenderiko auzoa baiño goratxuago dagon muga-arrirarte be bai.

Santa-Kutz eta Burgo aldera dagon ibai ertzaren aldea, Berriatua'ren jaubetasuneko zala, baiña ez Gorozika'ko etxeak, oneik Ondarroarenak ziralako.

Zubitik eta Errenderiko mugarritik Ondarroaren aldera dagon dana eta Errenderi auzoa bera, Ondarroarenak zirala, Arriaga baserrian Berriatuagaz bat egin arte.

Ibai eta kanalaren jaube Ondarroa izanarren, itxasorarte, berriatuarrak libre zirala ibai eta ur orretan.

Eta itxasoaren aldetik Ondarroa'k euki eikeazan eskubide batzuk bitarteko egonda be, berriatuarrak libre bear ebela portua, ezelako kaku ta ordaindu bearrik barik, ondarrutarrak eurentzako artzen eben eskubide eta jaubetasun bardiñagaz.

Iñoiz saltzeko asmotan ekarritako janariak portuan sartzen ziranean, iru egunetan ikutu barik euki bear zirala, saltzeko ordain edo prezioa erabagita, ondarrutarrak eta berriatuarrak eskubide bardintsuz erosi al izateko.

Errenderi eta itxasoa bitarteko mendi, soro eta belardietako eskubideen agiriak illun egonik, eta azken urtetan ondarrutarrak berriatuarrei trabak ipinten eutsezalako abere ta ganaduak bear zituen janari ta uretan, libertadea bear zala orretan bata bestientzat, lenagoko denporetan ezagutuzan lez.

Baiña zugatzak, arbolak ebagi edo mieztu bear ziran tokietan, iru urtetan ganadurik ez sartzeko, txarakeatik urteneran kalterik egin ez egien.

Sasoi aretan asarrerik bizienak erabilten zituenak, Errenderiko Mari eta Goikoexeko Nikolas, Elordiko Mari eta Likona'tar Joan ziran.

Bai Peru Likona be.